METIX
gara

METIXen, enpresa prestatzen eta laguntzen dugu bere finantza-arriskuen kudeaketan eta kontrolean dituen erronkei aurre egiteko.

Gure bazkideen esperientzia batzen dugu: OMEGA IGF, 1995az geroztik erakunde ertain eta handiei laguntzen diena erronka hauei aurre egiten, ELKARGI-ren fidagarritasun eta bermearekin. Honela elkarrekin, konponbide egokituak, lehiakorrak eta konfiantzazkoak eskaintzen ditugu.

Gure lehentasuna ETEen munduan jartzen dugu.

Gure taldeak esperientzia eta gaztetasuna uztartzearekin batera, Jose Manuel Pazos du buru, enpresen inguruan arriskuen kudeaketan esperientzia eta aitorpen handienetarikoa duen profesionala.

METIXen
ez dugu etorkizuna asmatzen, kudeatzen dugu

Metix
Urte askotako esperientziaren ondoren, enpresa prestatzeko modurik onena hari laguntzea dela, garbi dugu. Horrek aukera ematen digu kudeaketa on baten helburuak ondo definitzeko, eta egungo egoeratik abiatuta, bere eredu propioa garatu eta ezartzeko.
Enpresa bakoitzak finantza-merkatuaren ziurgabetasunak nola kudeatu behar dituenari buruzko ezagutza zabala dugu, eta nola finkatu behar diren helburuak eta zeintzuk izan behar duten kontrol-sistemek. Erabakiak hartzeko prestatzen zaitugu. Ez gara ezagutzaren transmisore hutsak. Metodoak eta irtenbideak ezartzen ditugu. Estaldura-erabakietan laguntzeko behar diren datuen tratamendua errazten duten tresnak garatu ditugu.
Arriskuen kudeaketan esperientzia izatea hainbat sektoretan eta merkatuko baldintzetan.
Merkatuen eta finantza tresnen funtzionamenduari buruzko ezagutza sakona.
Ekonomia globala eta horrek enpresan duen eragina interpretatzeko gaitasuna.

Gure laguntza
hiru zutabetan
oinarritzen dugu

Nola egiten dugu lan?

Aholkularitza

Zure negozioa ulertzeko, helburuak zehazteko, eta horiek lortzen direla ziurtatzeko beharrezko informazioa dugula baieztatzeko helburuarekin eta desbideratzeak kontrolatzeko.

Softwarea

Tresna aurreratuak garatu ditugu, zure datuak prozesatu eta interpretatzeko eta, horrela, irtenbiderik onenak proposatzeko gaitasunarekin.

MEFF merkatua

Akordio bat lortu dugu BMErekin, edozein tamainatako enpresari merkatu arautura sartzea errazteko.

Gurekin daude jadanik:

Scroll to Top